Sanferminak bertan behera geratu ostean, Iruñeko Udala programa alternatibo bat prestatzen ari dela jakinarazi du. Zehazki, atzo, Herritarren Gaietarako Batzordean Patxi Leuza Geroa Baiko zinegotziak gaiaz galdetu ondoren, María García-Barbarena Kultura zinegotziak baietz esan zuen; pandemiaren bilakaeraren arabera eszenatoki ezberdinak baloratzen ari direla, uztailaren 6tik 14ra bitartean ekitaldiren bat egin ote daitekeen aztertzeko.
Jende pilaketen beldurra eta segurtasun publikoa dira erabaki hori baldintzatuko duten bi faktoreak. Ildo horretan, Barberenak esan zuen ez zuela “espekulaziorik” egin nahi zein zeein egin daitezkeen eta zein ez erabakitzeko, baina onartu zuen, egoera aldatzen bada, “zerbait” prest izan beharko dutela sanferminetako egunetarako. Adierazi zuen Nafarroa une horretan dagoen zein fasetan dagoen baldintza nagusia izango dela prestatzen dituzten ekitaldiak aire zabalean edo espazio itxietan izateko.
Bestalde, sanferminetako egunetan egin daitezkeen jarduerei buruzko proposamen asko jaso dituztela esan zuen. Halaber, beste aukera bat, uztailaren 6tik 14ra bitartean, gerorako programatu ziren jardueretako batzuk ospatzea dela aipatu zuen; etenaldia dela eta, aurreratu egin daitezkeenak: adibidez, harresien jaialdia.