Iruñeko Udaltzaingoak hiru establezimendu salatu zituen atzo, araua ez betetzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 13a, 09:23

Astelehenean, lehen fasearen aurreneko egunean, beste lau lokal salatu zituzten terrazetan gehiegizko edukiera izateagatik. Udaltzaingoa kontrolatzen ari da arauak betetzen diren, eta zigorrak 600 eta 30.000 euro artekoak izango dira.

Iruñeko Udaltzaingoak hiru establezimenduren aurkako salaketa jarri zuen atzo, asteartearekin. Zehazki, taberna bat salatu zuen, araua “behin eta berriz” ez betetzeagatik; beste bat, terraza jartzeagatik baimenik ez zuenean; eta hirugarren bat, establezimenduaren barruan kontsumitzen uzteagatik. Astelehenean, beste lau lokal salatu zituzten terrazetan gehiegizko edukiera izateagatik.

Udaltzaingoak iragarri duenez, konfinamendua leuntzeko prozesuaren lehen fasean irekitzen dituzten terrazetako edukiera kontrolatuko du; fase horretan, tabernek beren terrazetako edukieraren %50ean martxan jartzea baimenduta dago. "Egoera zuzentzeko abisua emango zie jabeei, eta bigarren aldiz gertatzen bada, zuzendu eta zigortu egingo dute", azaldu du. Zigorrak 601 eta 30.000 euro artekoak izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!