Gaur, astelehena, maiatzak 11, Iruñeko aparkaleku mugatu eta murriztua edo eremu urdina martxan jarri dute. Gaurtik aurrera, Eskiroz kaleko enpresa esleipendunaren bulegoak eta Iratxeko Monastegiko Herritarren Segurtasunerako Alorrekoak zabalik egongo dira, zerbitzua etenda egon den bitartean ibilgailuetan aldaketak izan dituzten, txartel berriak eskatu nahi dituzten edo beste premia batzuk dituzten bizilagunei arreta emateko.
Enpresak ordaintzeko makina guztiak desinfektatu ditu, eta egunero egiten jarraituko du. Hala eta guztiz ere, kontaktuak murrizteko Telpark aplikazioa erabiltzea gomendatu du.
Gainera, bai enpresa esleipendunaren instalazioak, bai Herritarren Segurtasunerako Alorrekoak, segurtasuneko gizarte distantzia bermatzeko prebentzio neurriekin egokitu dituzte, eta gehienezko edukiera murriztu dute.
Hiru egun isunik gabe
Lehenengo hiru egunetan zerbitzua martxan jarriko dute, eta ibilgailuak leku mugatuetan aparkatuta dituzten bizilagunek behar bezala aparkatzeko aukera emango diete, salaketarik saihesteko.