Tabernak hasi dira terrazak irekitzen, lehen fasera igarotzearekin batera

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 11a, 10:54

Itxialdia arintzeko prozesuaren fase honetan, tabernek terrazak ireki ditzakete, edukieraren %50ean, eta gehienez hamar pertsona egon daitezke elkarrekin mahaietan.

Iruñeko taberna eta kafetegi batzuek dagoeneko ireki dituzte terrazak, Nafarroa itxialdia arintzeko prozesuaren lehen fasera igarotzearekin batera. Gaur bertan, zenbait terraza zabalik daude dagoeneko, besteak beste, Udaletxe plazan edota Gaztelu plazan.

Hala ere, lokal asko itxita daude oraindik, eta beste batzuk berehala irekitzeko prestatzen ari dira.

Itxialdia arintzeko prozesuaren fase honetan, tabernek terrazak ireki ditzakete, edukieraren %50ean, eta gehienez hamar pertsona egon daitezke elkarrekin mahaietan.

Fase honetan hotelak eta turismo-establezimenduak ere ireki daitezke, baldin eta gune komunak itxita badaude.

Halaber, 400 metro koadro edo gutxiagoko azalera duten saltokiek ere ireki ahal izango dute, edukieraren %30eko mugarekin.

Hala, aurreko asteetan baino jende gehiago ibiltzen ari da hirigunetik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!