Herritar bat mehatxatu du Iruñeko Udaltzaingoak identifikazio bat grabatzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 4a, 17:46

SOS Arrazakeria taldeak gertakaria gaitzetsi egin du sare sozialetan. 

"Ea zer egiten duzun bideo horrekin, Datuak Babesteko Legea oso argia da,... Emaidazu zure NANa". Hitz horiek esan zizkion udaltzain batek Txantreako bizilagun bati grabatzen ari zitzaizkiela ikustean. SOS Arrazakeriak gertakaria gaitzetsi du sare sozialetan eta bideoa partekatzea erabaki dute. "Grabatzea ez da", agitu dute. 

Mozal legeak baimentzen du polizien irudiak hartzea, horrek ez badu arriskuan jartzen polizia horien segurtasuna. Egunotan, polizien jarduerak grabatu dituzten herritarrei isunak jartzen dizkietela salatu du SOS Arrazakeriak: "Hori legez kanpokoa da erabat". Polizia gehiegikeriak salatzera deitu du taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!