Erraiak, artalde bat, udaberria. Usoen kurruka eta aho itxiz kantatutako abestiak. Zenbait putre, hezurrak, loreak eta hamaika esku. Jana ematen duten eskuak, jezten eta laztantzen duten eskuak, ilea mozten, filmatzen eta hiltzen duten eskuak. Beste espezie batzuen kudeaketaren dudak eta kontraesanak gorpuzten dituzten eskuak.
Hauxe da Maddi Barber bere lan honetan bildu duena.
Horretarako hainbat hilabetez artzain ibili zela Lakaben, bere sorterrian, esan digu Irrintzi Plaza saioan eginiko elkarrizketan.
Estrenaldia ostiral honetan izanen da Baluarteko Ganbera aretoan, 19.30ean.