Erasmus+ programaren baitan kokatzen da San Frantzisko eskolan egiten ari diren nazioarteko hezkuntza proiektu hau. Irlanda, Norvegia, Polonia eta Islandiako hiru eskolarekin elkarlanean ari dira itsasoen kutsaduraren gaiaren inguruan. Irakasleen arteko topaketak dira herrialdez herrialde egiten ari direnak. Aurrekoan Irlandan izan zuten bilkura eta aste honetan Iruñean izan dira denak.
Saio akademikoak eta ateraldiez gain, bertso eta musika saio berezi bat prestatu dute ostiral honetarako. 18.00etan izanen da San Frantzisko eskolako areto nagusian eta bertan hemengoak zein bisitariak kantuz eta bertsoz arituko dira. saioa euskaraz eta ingelesez eginen dute eta irekia da publiko guztiarentzat.
Oskar Saenz de Acedo, San Frantzisko eskolako gurasoa eta Nekane Lasa, ikastetxeko zuzendaria gurean izan dira.