Talde gizpuzkoarraren 3. diskoa da da. Aurrekoetan bezala, rock biziaren bidetik jarraitzen dute, kemen eta bizitasunez beterik, baina oraingo lan hau desberdina da. Hemen gizon bat hiltzen duen emakume biktima baten istorioa kontatzen dute 14 abesti eta komiki eder baten bidez.
Iruñean izan da aste honetan, asteartean, Liher taldea diskoaren lagin akustikoa eskainiz Elkar liburu dendan eta apirilaren 3an kontzertua emanen dute Indara aretoan.
Gurean Iñigo Etxarri eta Lide Hernando taldekideak izan dira.