Haur eskola euskaldunen alde kalera atera ziren milaka pertsonak "manipulatuta" daudela dio Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 3a, 12:28

Maria Caballero eta Fernando Sesma. Argazkia: Iosu Ganuza

Haur eskolen gaineko prentsaurrekoa eman du Iruñeko Navarra Sumak. Ez murrizketen aurrean azalpenak eman edo ta eskatzen zaizkien inkestaren datuak emateko. Maria Caballero eta Fernando Sesma zinegotziak, aurreko legegintzaldian, aldaketaren gobernuak egin zituenak salatzeko atera dira hedabideen aurrean. Susmo eta erantzunik gabeko galderetan oinarritutako salaketa egin du eskuinak.

“Ez da euskararen plazetan murrizketarik egin” adierazi du Maria Caballero, Navarra Sumako zinegotziak, “Epaitegien ebazpen bat betetzen ari gara besterik gabe”. Agerraldia egin dute Navarra Sumako zinegotziek, larunbateko manifestazio jendetsuaren ostean eta aste honetan udalbatzaren gehiengoa Sesma zinegotziaren aurka azaldu aurretik. Epai edo froga zehatzik azaldu gabe, susmoetan oinarritutako prentsaurrekoa eman dute eskuinaren ordezkariek, aurreko legegintzaldian aldaketak, haur eskolen inguruan hartutako erabakiak salatzeko. Honela, Joseba Asiron alkate zelarik eta Maider Beloki ziengotziak hartutako zenbait erabaki “berrikusiko” dituztela iragarri du, “ustezko” kalteak, “balizko” zabarkeriak eta “agian” ardura politikoak ere eragingo lituzkeena. Egindako hizkuntza aldaketak, lan deialdiak eta baita haur eskoletan elikagai ekologikoak eskaintzeko kontratua berrikusiko dutela iragarri dute.

Navarra Sumako ordezkariek ordea, ez dute azalpenik eman, azken hilabetean haur eskolen hizkuntza eskaintzaren inguruan egiten ari den inkestari buruz, “Enpresak inkesta ematen digunean azalduko dugu” esatera mugatu da Fernando Sesma zinegotzia. Larunbatean milaka herritar irten ziren kalera, haur eskoletan Navarra Sumak euskarazko plaza kopurua gutxitu duela salatu eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Eskuinako zinegotzien iritziz, manipulatuta atera ziren kalera, aurreko legegintzaldian hartutako erabakien ondorio baita murrizketa hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!