Hau da Uharten bizi den zinemagile eta musikari gipuzkoar honen bigarren filma. Bera txikia zenean Usurbilen izan zen uholde handi bat eta ura etxeetara sartu zen hamaika gauza suntsituz. Bere aitaren diapositibak ere kaltetu zituen eta horiek dira, hain zuzen ere, kontakizun honen abiapuntua. Asterate honetan Ikuspuntu Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko jailadiaren Paisaia atalean eskainiko da dokumentala Baluarten.