Hedabideengatik jaso zuten Iruñeko haur eskolen hizkuntza eskaintza aldatu eta euskararen presentzia murriztuko zuela Udalak. Gurasoak kexu dira, orain arte inork ez dielako informazio edo ta argibiderik eman. Bere hizkuntza eskubideak urratuta ikusten dituzte, kasu askotan beren seme alabak gaztelaniaz matrikulatzera behartuta ikusten direlako. Gaur bilera eskatu diote Fernando Sesma hezkuntza zinegotziari.
Haur eskoletan euskarazko eskaintza nahi duten gurasoek batzarra eginen dute astelehenean, hurrengo pausu eta neurriak eztabaidatu eta erabakitzeko. Udalean ere badira mugimenduak, oposizioak bat egiten du eskaintza eskariaren araberako izan behar dela aldarrikatuz.