Iruñeko haur eskoletako gurasoek batzarra antolatu dute murrizketei erantzuteko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 12a, 08:47

Enrique Maia alkateak iragarritako euskarazko plazen murrizketaren aurrean, egun Iruñeko haur eskoletan seme alabak dituzten gurasoak antolatzen hasi dira. Batzarra antolatu dute, erantzuna prestatzeko.

Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaintza murrizteko erabakiak hautsak harrotu ditu, egun eskola hauetan beren sema-alabak dituzten gurasoen artean, baita datozen urteotan matrikula egiteko asmoa zuten familien artean ere. Enrique Maiak atzerapausoa eman du eta euskararen eskaintza eskola batera eta beste baten erdira mugatu nahi du. Gurasoak antolatzen hasi dira, erantzuna emateko, jorratu daitezkeen bide eta alternatibak aztertzeko.

Datorren astelehenean, otsailaren 17an, batzar irekia eginen dute 17:00etan kaltetuak izan daitezkeen guraso eta familiei zuzenduta. Bilera, Arrotxapeko Errotaberri elkartean eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!