UEU IKASTAROAK

Dislexiaren detekzio eta esku-hartze goiztiarrari buruzko ikastaroa UEUn

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 19:26

Hau da UEUk udaberrirako Iruñean antolatu dituen ikastaroetako lehena. Otsailaren 29an eta martxoaren 7an, bi larunbatez eginen da Eusko Kultur mintegian, Arrotxapean eta izena emateko epea zabalik dago. Arantza Elgezabal psikopedagogoa eta logopeda izanen da irakaslea

“Detekzio eta esku-hartze goiztiarra ikaste zailtasunetan (Dislexia)” ikastaroaren helburuak dira dislexia ezagutzea, eskolan eta etxean erantzuteko tresnak eta estrategiak martxan jartzeko hala nola familia, ikastetxe eta ikaslearen arteko arduren banaketa zehaztea.

Arantza Elgezabalek azaldu digu Irrintzi Plaza saioan zer den dislexia eta nola antzeman daitekeen arazo hau haur batengan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!