Haur eskoletako eskaintza eskariari egokitzea eskatu du Iruñeko oposizioak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 11a, 14:28

Navarra Suma berriz ere bakarrik geratu da, haur eskolen plazen kudeaketan, eskariaren araberako eskaintza eskatzen zuen mozioaren kontra bozkatuz. EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik aldaketak eskatu dizkiote 2021/2022 ikasturterako Iruñeko Udalari, haur eskolen eskaintza ez dadin aldaketa politikoen menpe izan.

Alderdi politiko eta Nafarroako Gobernuko hezkuntza departamentuaren arteko koordinazio talde bat eratu dadila eskatu du gaur onartutako mozioak, ikasturtez ikasturte eredu ezberdinendako dagoen eskaria aztertu eta haur eskola publikoen plaza eskaintza egin ahal izateko. Mozioa, azken hilabetean Navarra Sumak hartutako erabakiari erantzuten dio. Eskuinak atzera egin du euskararen eskaintzan eta haur eskola batera eta beste baten erdira mugatu nahi ditu plazak. Eskuinaren koalizioak ez du onartu nahi izan eskari irizpide objektiboen araberako plaza banaketari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!