Ikastola Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak 2015ean jarri zuten martxan Lur eta Amets proiektua. Bikien istorioak kontatzen zituzten ipuinak argitaratu zituzten. Ondoren, Lotura film sartu zen eta filma egiteko ideiak aurrera egin zuen. Otsailaren 7an iritsiko da pantaila handira haurrentzako animaziozko euskarazko filma. Iruñean Golem 'La Morea' aretoan eskainiko dute.
Euskal Herriko “bidaia sinestezina” ikusteko aukera izango da, Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Lur eta Amets anai-arrebak, Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin. Egileek azpimarratu dute abentura filma dela animaziozko pelikula eta publiko zabalari zuzenduta dagoela, “guztiok partekatzen ditugun garai, bazter, pertsona eta emozio erakusten dituelako”.