Otsailaren 23an helduko da kokoa Iruñera. Bigarren urtez Iruinkokoa inauteri euskalduna eginen dute Alde Zaharreko karriketan. Antzerkia, musika, dantza eta umorea uztartuko ditu aurten ere. Azaldu dutenez, emanaldiaren bukaeran "Iruindarrak" dantza-jauzia emanen dute iaz bezala, baina aurten asalduetarako jauzi berri bat ere prestatu dute: "Kaletarrak".
Biak ikasteko aukera izanen da asteazken honetan (otsailak 5) eta heldu denean (otsailak 12), 18:00etan Zaldiko Maldiko elkartean.