EH Bilduk, eskuineko hirukoak Haur Eskolen eskaintza euskaraz mugatzeko eta 2015a baino lehenagoko egoerara itzultzeko plana salatu du: "Gobernu-talde honek duen euskarafobia jarerraren beste adibide bat da azken berri hau. Honek eragingo du beraien seme-alabak euskaraz hezi nahi dituzten familiak, berriz ere, Txantreara edo Errotxapeara joan behar izatea, hiria egunero gurutzatzeak dakarren arriskuei eta gastuei aurre egin beharrez" adierazten du koalizioak.
"Gobernu talde honek, dagoeneko Gorenean errekurrituta zegoen sententzia baten atzean izkutatu nahi du bere burua, jakinda, bere helburu bakarra hiri honetan euskarazko hezkuntzaren aldeko aukeraketa egiten duten pertsonak eta familiak zokoratzea dela. Diskriminazio hau inposizio bat eta liskarrerako beste elementu bat izateaz gain, pertsona hauen eskubideen urraketa bat da", gaineratu du EH Bilduk.
EH Bilduk itzulketa programa hau bertan bera geratzea eskatzen du, Udalak eskatutako eskaera azterketak amaitu eta kontrastatu arte; izan ere, "Argi dago, izkutatu nahi duten arren, bilatzen duten azken emaitza zera dela, Haur Eskoletan, UPNk eta eskuinaren erruz, 35 urteen zehar euskerak bizi izan duen mugiezintasunera bueltatzea”.
Egoera honen aurrean, EH Bilduk arlo horretan adostasunak bilatu behar direla defendatzen du, batez ere gobernuan sartzen den talde bakoitzak bere kabuz alda ez ditzan. “Zerbitzu publiko hau bi irizpidetan oinarritu beharko litzateke: eskaintza benetako eskarira egokitzea, eta zentroen lurralde-banaketa egokia egitea, familia guztiek aukera izan dezaten, kostu eta arrisku gehigarririk gabe, beren seme-alabentzat egokiena den hezkuntza jasotzeko”. "Eskuineko hirukoak euskarazko prestakuntzaren eskaintza arma politiko gisa erabiltzen du", dio EH Bilduk, "eta horren aurrean guk uste dugu konponbideak bilatzeko garaia dela, ez arazo gehiago sortzeko, politikoki konfrontazio-egoerei etekina ateratzeko helburuarekin", gaineratu zuen.