Antso Fernandez: "Aldebakartasunez hartu du erabakia udalak"

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 27a, 18:41

Iruñeko Udalak eskaeren inguruko azterketarik egin ez duela salatu du Geroa Bai koalizioak. Antso Fernandezek Navarra Sumaren erabakiaren balorazioa egin du Irrintzi Plaza saioan.

Iruñeko Udaleko Geroa Baiko udal taldeak atzera bota du Enrique Maia alkateak Donibane eta Printzearen Harresi haur eskoletan gaztelaniaren eredua berreskuratzeko iragarritako erabakia.  Koalizioak nabarmendu duenez, "Navarra Suma babesten duen epaiak ez du zalantzan jartzen euskarazko eskariari erantzuteko beharra, ezta euskarazko eredua duten ikastetxeen banaketa geografikoa ere".

Geroa Bairen esanetan, "euskarazko plazen eskaintza aldatu gabe mantendu zen UPNren ondorengo gobernuetan, nahiz eta gero eta eskaera handiagoa egon euskaraz, egindako inkestek, izen-emate datuek, plaza estaliek eta derrigorrezko irakaskuntzan matrikulatzeak erakusten duten bezala".

Koalizioak defendatu duenez, "aurreko gobernu taldeak haur eskolen ereduen eskaintza gurasoen eskarira eta euskarazko eredua duten ikastetxeen banaketa geografikora egokitzearen aldeko apustua egin zuen, ordura arte hiriko iparraldean bilduta zeudenak".

Era berean, Geroa Baik adierazi duenez, "urte anitzeko plan baten barruan, instalazioak erreformatzen eta egokitzen inbertitu zen, arauari egokitzeko, UPNren gobernuek ezer egin ez zutelako hainbat urtez egoera irregularrean egon ondoren". "Urte askoan UPNren gobernuak utzi ondoren, aurreko legegintzaldian Estatuan erreferentziazko proiektu pedagogiko bat egitea lortu zen hezkuntza komunitate osoaren artean", gaineratu du.

Azkenik, Geroa Baik "kalitatezko haur eskola publiko baten aldeko apustua" egin duela adierazi du, eta alkateari eskatu dio "hezkuntza komunitatearen laguntza" izan dezala "bertan aldaketak egiteko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!