Zea Mays taldeko Aiora Renteria: "Zentraleko kontzertua menu oso bat izango da"

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 13a, 20:09

"Atera" lan berriaren aurkezpen biran aste honetan París, Amsterdam eta Berlinen joko dute eta 25ean Iruñeko Zentral aretoan.

 

Aurten 23 urte beteko ditu talde bilbotarrak eta lehen uneko lau kide berberek jarraitzen dute elkarrekin. Denontzako erritmo egokiak izan daitezkeenak bilatzea omen da iraunkortasunaren galoetako bat, Aiorak Irrintzi Plazan esan digun bezala. Honekin batera "Atera", haien hamargarren diskoari buruu hitz egin digu esanez lan honetan sintetizadore gehiago eta soinu desberdin batzuk gehitu dituztela hori delako orain egiteko gogoa dutena. Ukitu berriak, beraz, betiko musika indartsueta zuzenari erantsiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!