Txaritopean, edo soluziobideak bilatu artearen bidez

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 3a, 11:40

Txaritopean izeneko elkarte berria sortu dute Iruñean hezkuntza, gizarte, kultura eta ingurumen tankerako proiektu sortzaile eta berritzaileen bitartez kontzientzia  garatzeko asmoz.

ANTARTIKALAB 2020 bere lehen proiektua da eta deialdia irekita dago.

Ainhoa eta Iñaki Artxanko izan dira Metropoli Foralean azalduz nola egiten duten lan elkarte, enpresa edota bestelako kolektiboetan izan daitezkeen arazo edo trabak gainditzeko sortzaileekin elkarlanean. Arte eta kulturatik soluziobideak etor daitezke aunitzetan, Txaritopean elkarteko kideek azaldu diguten bezala. 

Orain eta hilaren 20ra arte zabalik dago proiektu edo laguntza eskaera berriak jasotzeko epea. Programak AntartikaLab du izena eta hiru AuzoLab laborategitan arituko dira lanean. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!