Nola kontatu gai oso gogorrak haurrei? Galdera horri erantzunez Yarleku antzerki konpainiak “Etxerik txikiena” antzezlana sortu zuten. Gerratik ihes egiten duten bi haurren istorioa kontatzen du antzezlanak. Xixongo Feten-en (Haurrendako Europako Arte Eszenkoen festibalean estreinatu zuten duela urte bete eta geroztik emanaldiak eskaintzen ari dira eten gabe.
Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere “etxe berria” eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Norma, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute.
Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izango den ez dakitenean. Obra honek deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman pertsonalek daukaten garrantzian ere. Etxe bat lasaitasunez eta konfidantzaz egoteko lekua baldin bada, zein da horren unitate minimoa? Agian besarkada bat etxerik txikiena izan daiteke...
Maialen Diaz testuaren egilea eta Laura Villanueva aktorea gurean izan dira.
Antzezleak: Laura Villanueva Arteaga, Eva Azpilikueta Martinez. Testuaren egilea: Maialen Díaz. Zuzendaritza: Rosa Díaz. Musika: Asier Fernandez/Eneko Anaut.