Iruñea beltzaren barnako ibilaldiak euskaraz eskainiko dituzte urtarrilaren 11an eta 18an

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 31a, 11:30

Urtarrilaren 13tik 18ra eginen da Iruñea Beltza kultur jaialdia. Bi ekimen eskaintzen dira euskaraz: urtarrilaren 17an Kafe Beltza solasaldia Maite Gorrotxategi idazlearekin Elkar liburudendan, 17.00ean eta Iruñea odoltsuaren barnako ibilaldiak hilaren 11an eta 18an.

Aurreko urteotan bezala egitarau oparoa prestatu dute hiriko toki desberdinetan mahainguru hitzaldi, zine emanaldi eta bestelakorik eskaintzeko.  Baluarte egoitza nagusia izanen da, baina Nafarroako Liburutegian, Planetarioan edo Hiru Erregeen hotelean ere ekitaldiak eginen dira, hala nola Comedias kaleko Elkar liburudendan. Han eginen da euskaraz burutuko diren bi ekimenetako bat: Kafe beltza, urtarrilak 17an, 17.00etan, Miren Gorrotxategi  “33 ezkil” liburuare egilearekin.  

Bestalde Iruñeko historiako atal beltzenetako batzuk ezagutzeko aukera izanen dugu hilaren 11an eta 18an 12:00etatik aurrera eginen diren ordu beteko ibilaldi antzestuetan.

NUPeko antzerki taldeko ikasleek zenbait eszena interpretatuko dituzte hiriaren toki desberdinetan XIX. Mendean gertatutako lau hilketa lazgarri gogora ekarriz.

Jaione Urtasun, NUPeko Antzerki Taldeko zuzendarietako bat da euskaraz prestatzen ari diren ibilaldiaz mintzatu zaigu.

Izen ematea zabalik dago eta doakoa da. Izen ematea hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!