Aranzadi parkeko obrak 2020. urtearen erdialdean hasiko dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 16a, 19:45

Hirigintzako Gerentziak 3,51 milioi euroko inbertsioa ezarriko du hasieran.

Bigarren fase honetan sarbideak, ekialde-mendebalde loturak eta ur-goraldiko basoan eta sarrerako ezpainean esku hartzea aurreikusi du udalak. Hirigintzako Gerentziak asteazken honetan onartuko du urte anitzeko obren lizitazioa, 3.518.140 euroko hasierako zenbatekoarekin; horietatik 1 milioi euro 2020an aplikatuko lirateke, eta gainerakoa, zenbatekoa estali arte, 2021ean.

Lanak A221 Arkitektura eta Ingeniaritza enpresak idatzitako proiektuan ezarritakoaren arabera egingo dira. Eskaintzak aurkezteko epea gutxienez 30 egunekoa izango da, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera (EBAO) bidaltzen direnetik aurrera. Halaber, Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko da. Interesa duen enpresa edo ABEE bakoitzak eskaintza bakarra aurkeztu ahal izango du, eta modu telematikoan egin beharko du, Nafarroako Kontratazioaren Atariaren Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren bidez. Kontratazio-organoak esleipena arrazoituta egingo du, ireki eta gehienez ere hilabeteko epean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!