Nafarroako Gobernuak ez du "inolako" aldaketarik planteatu Kattalingunetik LGTBI+ kolektiboari eskaintzen zaion zerbitzuan. Iruñeko Udalak zabaldu duen mezuari aurka eginez, hala adierazi du gaur ohar bidez. Udalak jakinarazi duenez, Harrotu zerbitzuari eutsiko dio "LGTBI kolektiboen parte-hartzea babestu eta sustatzeko, Nafarroako Gobernuak 2020. urtearen hasieratik arreta, aholkularitza eta informazio zerbitzuak bere gain hartzen dituenean".
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ziurtatu duenez, ordea, Nafarroako Gobernuak "ez du Iruñeko Udalaren aldetik inolako proposamenik, komunikaziorik edo eskaera ofizialik jaso, gobernuak Harrotu-k ematen dituen zerbitzuak bere gain har ditzan, udal eskumenekoa baita". INAIk gaineratu duenez, "Harrotuko zerbitzuen ereduari buruzko edozein aldaketa edo erabaki Iruñeko Udalari dagokio, toki erakundeek administrazio publiko gisa duten autonomiaren barruan sartzen baita".
Nafarroako Berdintasun Institutuak adierazi duenez, "Nafarroako Gobernuak zerbitzu horrekin eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen babesarekin duen konpromisoari eusten dio, eta, horregatik, politika horiek indartu ditu legegintzaldi honetan LGTBI+ berdintasunerako zuzendariordetza berri bat sortuz".