Jurgi Ekiza: "Egungo larrialdi sozial eta ekologikoa aipatu nahi izan ditugu disko honetan"

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 12a, 19:35

Willis Drummond taldeak "Zugzwang", bere seigarren diskoa aurkeztu du. Diskoari izena eman dion alemanezko hitz horrek adierazten du xake jokoan gertatzen den egoera, zeinean jokalari batek ezinbestean fitxa mugitu behar duen, jakinda edozein mugimendu eginda ere bere kalterako izanen dela. 

 

Modu honetara mintzo zaigu Baionako talde hau egun toki askotan bizi den egoera sozio-politiko konplexuaz. Antzekoa ere ekologiaren alorrean gertatzen ari dena, Jurgi Ekizak azaldu digun bezala. 

Disko berriaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian eginen dute urtarrilaren 17an eta Biarritzen hilaren 31an. Orduan hasiko da bira eta Japonia, Australia eta agian Haitira joanen da euskal rock musika taldea. Nazioarteko bira honetaz gain, beste hainbat kontzertu eginen dute Euskal Herrian eta baita frantziar eta espaniar estuatuen barna ere. Bien bitartean show-case edo formatu txikiko emanaldiak eskaintzen ari dira hainbat tokitan. Gaur, esate baterako, Iruñean. 

Felix Buff bateria jotzailea eta kantu askoren egilea eta Jurgi Ekiza gitarra eta ahotsa gurean izan dira eta energiaz bete dute Euskalerria Irratiko estudioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!