Euskal Irakurle Taldeen II Biltzarra larunbatean ospatuko da

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 14a, 20:03

25 dira euskaraz aritzen diren irakurle taldeak Nafarroan. Larunbat goizean bilduko dira Nafarroako Liburutegi Nagusian. 

Egitaraua: 

9:00-9:30 Harrera eta akreditazioen banaketa
9:30-10:00 Ekitaldiaren aurkezpena, Ines Castiella Imaz ateneokidearen eskutik
10:00-11:00 Liburu kritika: ze irizpideak erabili liburu baten kritikarako?
Hizlaria: Katixa Dolhare-Çaldumbide Idazlea. Literaturan agregatua, doktore eta konferentzialaria da. Literatura garaikidea ikertzen du Bordeleko unibertsitatean.
11:30-12:00: Hamaiketakoa
12:30-13:45 Atelierra
Atelierraren gidaria: Asisko Urmeneta marrazkilaria. Komikilaria, karikaturista, umoregilea… Euskadi saria jaso berria AztiHitza komikia dela eta.
13:45-14:00 Itxiera
14:00 Bazkaria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!