Joseba Asiron: "Euskararekin 97ko ordenantzatik atzerago jo nahi du Maiak"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 13a, 14:03

Euskararen kontrako obsesioa leporatu dio Joseba Asiron, EH Bilduko zinegotziak Enrique Maia alkateari. Ordenantza berriaren proposamenean, gezurretan ari dela adierazi du, "Ordukoa baino arau murriztatzaileagoa nahi baitu Navarra Sumak".

Gezurretan aritzea leporatu dio Joseba Asiron, EH Bilduko zinegotziak Enrique Maia alkateari. Euskararen udal ordenantza aldatzerako orduan, 97ko araudira itzuliko direla iragarri du aste honetan Enrique Maiak. Asironek azaldu duenez, 97ko udal ordenantzaren punturik garrantzitsuenak ezabatuta atera nahi dute eskuinako zinegotziek arau berria. "97ko ordenantza berreksuratuko dutela esan dute, baina bi artikulo ezabatuta" azaldu du Asironek, "Hiritarrek administrazioarekin euskeraz aritzeko eskubidea, lanpostu publikoetara sartzeko baldintzak eta hiriko hizkuntz paisaia arautzen duten puntuak dira ezabatu nahi dituztenak".

"Bere garaian UPN behin ta berriz azaldu zen 97ko arauaren kontra, Barcina alkateak behin ta berriz ordenantzaren gainetik pasa eta euskeraren kontra aritu zen" gogoratu du EH Bilduko zinegotziak, "97ko araua nahi badute, jar dezatela indarrean, bainan bete dezatela osorik, puntu eta artikulo guztiekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!