Euskarazko kultura digitalak bete zuen Baluarte

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 18:55

Astearte goizean egin zen Baluarten Sarean Euskaraz, euskarazko kultura digitalaren III. Jardunaldiak, Euskarabideak antolatuta. 15-16 urteko Iruñerriko 500 neska-mutil eskaldunek hartu zuten parte saio horretan. Tailerrak, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan ziren bertan goiz osoan zehar. Pribatutasuna eta harremanak sare sozialetan, zer den errealite birtuala, bideo mappinak, arduino progranazioa, 3D inpremagailuek nola funtzionatzen duten edo musika sortzeko balio duten aplikazioak izan ziren jorratutako gaietako batzuk.

Info Arteoan bost egitasmo interesgarriren aurkezpenak egin ziren: Teknologia alorrean garatzen ari diren euskarazko bost egitasmoren aurkezpenak ere egin ziren: Wikipedia nola kopiatu, Wikipedia kopiatu gabe,  Interneten ere lehen hitza euskaraz - Puntu Eus Fundazioa, Gazte Gara Gazte @ Ahotsak.eus,  Booktegi.eus eta Common Voice: teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko auzolan digitala. 

 

Aurtengo berrikuntza handiena izan da saio nagusi honetaz gain, 20 ikastaro eskaini direla Iriuñean eta beste 16 herritan urria eta azaroan zehar egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!