Ostiraletik igandera Geltokiko gune zentralean eta baita inguruko kaleetan ere, kale artearen azoka, rap eta poesia emanaldia, hip-hop dantzak, batukada, kalejira, grafiti margoketak, Buztintxuriko erraldoiak, meet&greet-a artistekin, film laburren proiekzioak, parkour erakustaldia edota mural parte-hartzaile baten margoketa izanen ditugu aukeragai.
Geltoki proiektuak Iruñerrian ekonomia sozial eta solidarioaren, elikadura burujabetzaren eta kultura alternatiboaren sustatzaile eta erreferente bihurtzea du helburu. Nafarroako gizartearentzako zerbitzu bat, eta ekimen alternatibo eta eraldatzaile desberdinen sareen bozgorailu, gizarte ehundura sustatuko duen proposamen zabal eta anitza.
Geltoki Elkartea bere aldetik, Geltoki proiektua beraren sustatzailea da eta Nafarroako bost eragilek osatzen dute: REAS Nafarroa, NNPEK-CPAEN, Traperos de Emaus, Alimentos Artesanos eta EHNE Nafarroa. Eragile hauetaz gain, elkartea eta proiektua bera beste hogei bat eragile eta gizarte ekimenen babesa ere badu.
Katrin Guinea Geltokiko koordinatzaileak Irrintzi Plazan azaldu digu zer nolako proposamenak biltzen dituen K/ALE jaialdiak.
Egitarau osoa HEMEN.