Desgaitasun desberdinak zituzten 100 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte kirol jardunaldi honetan.
Hegal egiteko mota askotako makinak eraman zituzten boluntario moduan aritu ziren kirolariek eta egun osoan zehar ehundaka hegaldiak egin zituzten elkarrekin.
Erkuden Txokarro Ibili, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteko kidea da eta bertako kirol alorreko arduraduna. Bera eta Mikel, elkarteko beste kide bat izan ziren Katalunian joan den asteburuan.