Navarra Sumak dietak hiru udal elkarteetara zabalduko ditu

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 10a, 08:03

Enrique Maia alkatea, artxiboko irudi batean

Comiruñan lehen urratsa egin eta gero, gauza bera eginen du Iruña Biziberritzen eta Operadore Energetikoan

UPNk dieta sistema ezarri zuen bere konfiantzazko kargudunentzat. Joan den legealdian aldaketaren udal aginte taldeak bertan behera utzi zuen, eta orain Navarroa Suma koalizio eskuindarra berreskuratzen ari da. Joan den astean, dieten sistema ezarri zuten Comiruñan. Atzo, EH Bilduko zinegotzi Joxe Abarurreak galdetuta, alkateak aitortu zuen gauza bera eginen dutela Iruña Biziberritzen eta Operadore Energetikoan. Ez zuen dieten zenbatekoa zehaztu, baian Comiruñan bezala egiten badute, bilera bakoitzeko goi kargudun bakoitzak 361,5 euro jasoko ditu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!