[Youtube-ko bideoa editatzen ari gara. Oraingoz, 7:08an hasten da elkarrizketa]
“Avenida de la Insumision - Intsumisioaren etorbidea”, irakur zitekeen pegatinan, Iruñeko Udalak erabili ohi duen grafiarekin. Armadaren etorbidearen plakaren gainean jarri zuten atzo, Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren egoitza izan zen eraikinean.
Mugimendu Antimilitaristak aldarrikatu zuen ekintza. Udal langileek handik ordu batzuetara pegatina kendu zuten. Gogoratzekoa da aurreko alkateak, Joseba Asironek, Foixko Katalina izenarekin birbataiatu zuela etorbidea, baina Enrique Maia alkateak atzera bueltan Armadaren etorbide izendatu duela.
Herenegun, anteko ekintza egin zuten Ahumadako dukearen, hau da, Guardia Zibilaren sortzailearen kalean. Han ere “Calle de la insumision - Insumisioaren kalea” zioen plaka jarri zuten. Eta han ere udal langileek pegatina kendu zuten, ordu gutxi batzuk igarota.