Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaileak hitzaldia emango du, asteazkean, Gaurko gaia hitzaldi zikloaren barruan, Txantreako Euskaldunon Biltokin, 20:00etan. Kirola eta Osasunaren gaurkotasuna mintzagai, Mikel Idoatek gidatuko du elkarrizketa. Ondotik, bertaratu direnek ere aukera izanen dute Arrasateri galderak egiteko.