Abuztuan indarrean sartutako Iruñeko mugikortasun ordenantza berriak, 30 kilometro orduko abiadura zehaztu zuen 417 kaleetan. Abiadura moteltze horrek ez du eraginik izan TCC-k, Villavesa zerbitzuak kudeatzen dituen enpresak ezarritako ordutegi eta maiztasunetan. Aldaketarik ezean, abiadura muga ez betetzera behartuta daudela salatu dute langileek.