Pasa den asteko udal bilkuran Navarra Sumak, gehiengo faltsua baliatu zuen, pasa den legegintzaldian ezabatutako dieta polemikoak berreskuratzeko. Amaia Izko zinegotzi abertzaleak bere kargua utzi eta oraindik ere ordezkoa izendatzeko prozesurik egin gabe, Enrique Maiak egoera baliatu zuen Iruñeko Erdigune Historikoko udal elkartearen dietak berreskuratzeko. Navarra Sumak, duela lau urte UPNk zituen ordainketa berberak berreskuratu zituen horrela, aldaketaren legegintzaldian bertan behera utzitakoak. Oposizioko alderdi guztiek, EH Bildu, PSN eta Geroa Baik bat egin zuten dieta hauen kontra.
“Justifikaezina da” adierazi du EH Bilduk ohar baten bidez, “ordezkari publikoon soldatak egoera zailetara egokitu behar diren une hauetan, sistema garden eta garbi batetra joan behar dugu”. Horregatik, dieta hauek bertan behera uztea exigitu diote Enrique Maia alkateari. Bestela, oposizioko gehiengoa baliatuz, Comiruñako estatutoak aldatuko dituela iragarri du EH Bilduk, dieten ordainketa sistema erabat ezabatzeko.