Udalaren tasa berriek auzoetako festak zamatuko dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 4a, 07:39

Barraka politiko bat, La Runa parkean, Sanferminetan (Argazkia: Argia)

Oposizioak ordezkari bat gutxiago zuela baliatuz onartu du ordenantza fiskal berria Udal Aginte Taldeak

Espainiako Auzitegi Nazionalak Amaia Izko zinegotziari inhabilitazioa ezarri dio. Izkok dimisioa eman du, eta EH Bilduk oraindik ez du ordezkoa izendatu. Hori baliatuz, urtarrilaren batetik aurrera indarrean izanen diren tasa eta prezio publikoak onartu zituen atzo Udal Gobernu Taldeak. Hamahiru boto izan ziren (Navarra Suma) ordenantza fiskal berriaren alde, eta beste hamahiru kontra (EH Bildu, Geroa Bai eta PSN). Eta alkatearen kalitatezko botoak ahalbidetu zuen onarpena.

Ordenantzak, besteak beste, tasa bakarra ezartzen du espazio publikoa okupatzeagatik. Tasa hori pentsatuta dago auzoetako elkarteek eta gizarte taldeek ordaindu behar izan dezaten txosnak jartzeagatik. Orain arte ez zuten ordaindu behar izaten. Horretaz gain, arau berriaren arabera zirkulazio zergan ECO ibilgailuek %25eko beherapena izanen dute, eta 0 isurketa dituztenek, %50ekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!