'Route 6.6' lanarekin abiatuko da euskarazko haur-antzerki eskaintza

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 3a, 17:37

Saioa 18:00etan hasiko da, Iturramako Civivoxean, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta sarrerak 3 euroan eskura daitezke. 

Iruñeko Udalak eta Civivox sareak antolatzen duten haurrendako euskarazko antzerki-programazioak larunbatean emanen dio hasiera ikasturteari, Iturramako Civivoxean, Route 6.6 antzezlanarekin. Pasadas las 4 konpainiak aurrenekoz taularatuko du antzerkia, narrazioa eta musika uztartzen dituen ikuskizun honen euskarazko bertsioa. Antzezlana 5 urtetik gorako haurrendako gomendatzen da, ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euroan daude salgai Civivoxean bertan eta www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es webguneetan. 

Luisak eta Marisak gitarra elektriko oso berezia jaso dute jaraunspen bidez, haien osaba Libertok altzoan eraman zuena Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera bidaiatu zuenean. Eguneroko batek nola, hari bakoitzak gordeta dituen esperientzia zoragarriak biziaraziko dituzte pertsonaiek, eta horrela, hainbat tokitara bidaiatu eta istorio ederrak ezagutuko dituzte. Route 6.6 narrazio-ikuskizun musikala da, non lekua baitago hala ipuin zein narrazioetarako nola hainbat jatorri, gai, estilo eta garaitako musiketarako, elementu guztiei garrantzi bera ematen zaielarik. Bai antzezlanerako berariaz sortutako musikan bai egile eta garai desberdinetako ipuinetan, askatasun-desio etengabea dago azpian.

Ikuskizuna taularatzeaz gain, photocall bat egonen da bertan, gitarra elektrikoaz eta olerkietarako errima-postontziaz. Hori horrela, ikuskizunaren ostean argazkiak egiten ahalko dituzte bertaratuek Liberto osabaren gitarrarekin. Horregatik publikoari eskatzen zaio itxura rockzaleenaz joateko. Emanaldia ikusi aurretik zein ostean olerkiak edo biko errimatuak idatzi ahalko dira, eta horiek errima-postontzian gorde. 

Urriak 5, larunbata. 18:00. Iturramako Civivoxa

  • Route 6.6
    Pasadas las 4. Sarrera: 3 euro. 5 urtetik gorako haurrei zuzendua

Urriak 26, larunbata. 12:00 eta 18:00. Mendillorriko Civivoxa

  • Tomaxen abenturak: Espien eguna
    Tomaxen abenturak. Sarrera: 3 euro. 4 urtetik gorako haurrei zuzendua

Azaroak 16, larunbata. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa

  • Urpekakariak
    Lanku. Sarrera: 6 euro. 6 urtetik gorako haurrei zuzendua

Azaroak 30, larunbata. 18:00. Iturramako Civivoxa

  • Etxerik Txikiena
    Yarleku Teatro. Sarrera: 6 euro. 6 urtetik gorako haurrei zuzendua

Abenduak 21, larunbata. 18:00. Mendillorriko Civivoxa

  • Inondik Inora
    Benetanbe. Sarrera: 3 euro. 4 urtetik gorako haurrei zuzendua. Ikuskizunean euskaraz eta ingelesez eginen da.

Urtarrilak 18, larunbata, 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa

  • Safari
    La Baldufa. Sarrera: 3 euro. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!