Autobus geltoki zaharra eraisteko asmoa azaldu du Enrique Maia alkateak Ser katean egindako elkarrizketa batean. Bertan, aisialdi gune bat ezarri nahi du Navarra Sumako agintariak, “haurrek eskiatzeko pista bat, bolatokia eta zinemak imaginatzen ditut” adierazi du Maiak. Ahaztu du jadanik 2016an proposatutako kultur gunearen proiektua eta erabat baztertu egin du, Gourmet merkatu bat ezartzeko asmoa.
Gaur egun Geltoki gertuko ekonomia zirkular egitasmoak eta haurrendako jolasparke batek betetzen dute autobus geltoki zaharra.