Borra luzagarrien berreskurapena ez da izanen Udaltzainen alorrean izanen den aldaketa deigarri bakarra. Labairu zinegotziak iragarri zuenez, datozen hilabeteotan hiriko garabi zerbitzua pribatizatuko da. Orain arte, Iruñeko kaleetan gaizki aparkatutako kotxeak kentzeko lana Udaltzain eta hiriko garabi zerbitzu publikoaren esku zegoen. Navarra Sumak kudeaketa publikoa eten eta Dornier enpresa pribatuari eskeintzen dio egin beharra. Dornier enpresa, zonalde urdinaren zainketa egiten duen enpresa pribatua da.