Udan ordenantza berria ezagutzeko aukera izanda, orain, egunerokotasunera eta ohiko trafikora bueltatuta isunak ailegatzen dira. Gaurtik aurrera udaltzainek espaloitik doazen bizikletak eta patinete elektrikoak zigortuko dituzte. Salbuespen gutxi izanen da: Belosoko maldan, Sanduzelaiko aldapan eta Labriten bizikletak espaloitik joan ahalko dira, bertan errepidean, abiadura bizia hartzen baitute kotxeek.
Motordun ibilgailuek ere somatuko dituzte aldaketak. Iruñea 30kilometro orduko hiria bihurtzeko bidean, hainbat kaleetako abiadura aldatu egin da. Oraindik ere ez da 417 kaleetako ikur eta margoa aldatu baina urtea bukatu bitartean erabat ezarrita egonen da 30kilometro orduko muga ia hiri osoan.