Gipuzkoako etorbidetik Berriozarrerako bidean zihoala gelditu egin zuten udaltzainek. Patinetearen dokumentazioa eskatu eta erabiltzaileak ez zuela ikusita isuna jarri zioten. Ez da ohiko patinetea, haundiagoa eta indartsuagoa da. 2.400Wko potentzia du eta 85kilometro orduko abiadura har dezake. Horrexegatik, trafiko araudiaren arabera C saileko ibilgailuen taldean sartuta legoke, motor txikiekin batera; eta ez B saileko patinete arruntekin. Erabiltzaileak baldintza hauek ezagutzen ez zituela argudiatu du, patinetea erosi zuenean, inork ez ziolako esan bera gidatzeko baimen berezirik eta asegururik beharko zuenik.