Sanduzelaiko eskolan zaharberritze lanak eginen ditu Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 1a, 07:36

126.000 euroko aurrekontua onartu du Iruñeko Udalak Sanduzelaiko eskola publikoan zaharberritze lanak egiteko. Bainugelak erabat berrituko dira eta pertsona guztien irismena bermatzeko, komun bereziak ere jarriko dira. Eraikinaren bigarren solairuan gainera, lehioak aldatuko dira, isolamendua hobetu eta horrela ere, eskolaren kalefakzio kontsumoa gutxitzeko.

Obrak egiteko 60 eguneko epea markatu du Iruñeko Udalak, baina oraindik ere lan hauek ez dira zozket apublikora atera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!