“Azkeneko hiru asteetan bozketa guztiak galdu ditu Enrique Maia alkateak eta oxigenoa behar zuen” azaldu du Joseba Asironek, “horregatik puztu nahi du Amaia Izkoren inguruko polemika”. Joseba Asironek bere taldekidearen lana goraipatu du, “ bere lana egin du, abokatu lana, eta hori ezin da epaitu ezta kriminalizatu”. Epaia irmoa ez den bitartean, ez du kargua utziko EH Bilduko zinegotziak. Navarra Sumak ordea, berehala kargua utz dezan eskatu du, terrorismoa laguntzeagatik zigortutako pertsona batek kargu publikorik ezin duela izan argudiatuta. Eskakizun honen atzean, gehiengoak faltsutzeko asmoa ikusi du Joseba Asironek. “Hilabete osoa daramatzeko udal batza eta Mankomunitateko batzarra desorekatzeko asmoarekin” azaldu du EH Bilduko zinegotziak, “bi karguen izendapena atzeratu dute hain zuzen gehiengo faltsu batekin aritzeko eta orain beste zinegotzi bat kendu nahi dute aurretik Mankomunitateko presidentzia eskuratzeko”.