Euskalerria Irratian, Amaia Izko abokatu eta auziperatuak azaldu duenez “modu kolektiboan hartu dugu akordioa onartzeko erabakia”. Adierazi du “Arantxa Zuluetak eta Jon Enparantzak ardura eta borondatea erakutsi dutela, bost hilabeteko kartzela zigorra onartuta, beste guztiak kalera irtetzearen truke”.
Erabaki honek, eragina izanen du Iruñeko udalean. Amai Izko, fiskaltzak leporatzen zizkiotenak onartuta, kargu publikoetarako desgaituta geratzen baita. Izkok, Iruñeko zinegotzi kargua utzi beharko du beraz eta EH Bilduk ordezkoa izendatu beharko du. “Bagenekien hori zela ere onartu beharreko arantza, baina bi pertsonek kartzelara joango direla onartuta, arantza txikia da nerea” azaldu du Amaia Izkok.