Datozen hilabeteotan zebrabideen konponketa eta birmoldaketa eginen du Udalak.Kotxeendako 2072 aparketzeko toki kenduko ditu udaletxeak.
5 metroko tartea ezartzen du araudiak zebrabidea eta aparkalekuaren artean, herritarren segurtasunerako. 1566 zebrabideetan, ez da tarte hori zaintzen. Kotxeendako aparkalekuak kendu eta 5 metro horietan motor zein bizikletendako tokia jarriko du Iruñeko udalak.