Bizipolien zerbitzua bertan behera utzi du Enrique Maya alkateak

Euskalerria Irratia 2019ko ekainaren 26a

Brigada laburra izan da, hiru hilabetekoa. Martxoaren 1ean jarri zen martxan bizikleta gaineko udaltzain patruila eta aste honetan, bertan behera utzi egin du zerbitzua udal gobernu berriak. Enrique Mayak, aurreko udalak hartutako erabakiak eta martxan jarritako berrikuntzak atzera botatzen jarraitzen du honela.

Bizipolien zerbitzua bertan behera uztearena, mugikortasun ordenantza berria indarrean sartzeko atarian hartu du Iruñeko Udalak. Abuztutik aurrera, bizikleta erabiltzaileak errepidetik joango beharko dira. Hain zuzen, araudi berri horri erantzun eta behar bezala kontrolatzeko sortu zen bizikleta gaineko Udaltzainen taldea, hiritarrengandik gertu eta oinezkoendako zonaldeetan beren presentzia bermatzeko. Patruila martxan jarri zuen Itziar Gomez zinegotziak gogor kritikatu du Enrique Mayaren erabakia, atzerapausoa dela adieraziz, hiriko mugikortasun jasangarri baten bidean.

Erlazionatuak

Udaltzainak bizikleta gainean Iruñean

Euskalerria Irratia 2019 mar 01 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!