Azken Lan Eskaintza Publikotik ateratako 8 udaltzainek osatuko dute taldea, 7 gizonezko eta emakume bat, astelehenetik igandera eta goiz eta arratsaldez, binaka ibiliko dira bizikleta gainean hirian barna. 1.000euroko bizikletak eta jantzi bereziak prestatu dizkiete, galtza estuago bat eta beroa egiten duen egunetarako, galtza motzetan joateko aukera izanen dute.
Hiri mugikortasun ordenantza berria udan sartuko da indarrean eta bizikleta gaineko udaltzain talde honekin, araudi berria betearazteaz gain, hiritarrak lagundu, informatu eta hezi nahi dira. Zonalde berdeak, oinezkoendako kaleak edo ta eskoletako inguruak zainduko dituzte bereziki.