Hauteskundeak 2019

Iruñeko udala: Joseba Asironek, emaitzak nabarmen hobetu arren, nekez lortuko du alkatetza berrestea

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 26a, 21:05

5 zinegotzitik 7ra pasa arren, Joseba Asironek zaila izago du alkatetzari eustea, Aldaketaren gainontzeko indarrek pott egin baitute nabarmen eta balantza alde batera egin ala ez PSNren eskuetan egongo baita. Gero Bai 5 zinegotzitik 2ra jaitsi da eta Aranzadik, I-Ek eta Podemosek ez dute ordezkaritzarik lortu, aurrekoan Aranzadik 3 zinegotzi eta I-Ek 1 erdietsi zituzten bitartean. Azkenean indar horiek hiru zatitan banatuta aurkezteak eragiten zuen kezkak funtsarik izan du eta 8.000 botu inguru isuri dira zulo horretatik.

Lehen indarra Navarra Suma izan da 13 ordezkari lortu eta gehiengo osotik soilik eserleku batera. Lehen PSNk ere gora egin du, nabarmen, 3 ordezkari izan beharrean 5 izango baititu eta gainera bere esku egongo da datorren alkatea nor izango den erabakitzeko giltza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!