Sei bloketan banatuta 130 neurri aurkeztu ditu Iruñeko alkate Joseba Asironek.
- Iruñea bidezkoagoa eta elkartasunean oinarrituko dena eraikitzeko.
- Hiri konprometitua eta elkarbizitzan oinarrituta
- Berdea, jasangarria eta irekia
- Parekidea eta parte hartzailea
- Ekonomikoki osasuntsua den eta publikoaren alde egiten duena
- Kultura eta etorkizuna dituen Iruñea
Sei ardatz horietan oinarritu nahi du EH Bilduk etorkizunean aldaketarekin sakontzeko eta aurrera pauso sozialetan segitzeko bidea. Alkatearen ustez, berdintasunean, memoria historikoan eta trantsizio energetikoan erreferente bilakatu da.
Aurkeztutakoa, geroa eraikitzeko anbizio handiko proiektua dela uste du Joseba Asiron alkateak, baina uste du egingarria ere baden egitasmoa jarri dutela mahai gainean.