Bide mozketak izanen dira gaur eta bihar Labriten, pasabidearen desmuntai lanengatik

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 21a, 09:57

Zubiaren azpikaldea kentzen hasiko dira gaur beharginak. Errepide eta espaloietara eror daitezkeen metalezko zatiek arriskurik ez suposatzeko, bidea moztuko dute hainbat momentuetan. Gaur espero dute, lan hauekin bukatzea baina ez da baztertzen bihar ere bidea moztu behar izatea, azken xaflak kendu ahal izateko. Bertatik pasatzen diren villavesek ez dute zerbitzua aldatuko nahiz eta bide mozketaren batengatik atzerapenak izan daitezkeen. Oinez edo kotxez bertatik pasatu behar izanez gero, kontutan izan momentu askotan, bidea moztuta izan daitekeela.

Pasa den astean hasi ziren Labriteko pasabidearen desmuntai lanak. Estalkia kenduta, egitura erabat herdoilduta dagoela egiaztatu da.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!